
'Etxerako bidean zubiak sortzen' lelopean, jendetza bildu da presoen eskubideen alde eta salbuespenezko espetxe politikaren aurka kilometroak egiten jarraitzeko.

‘Etxerako bidean zubiak sortzen’ lelopean, giza kate hori maiatzaren 7an, larunbata, izango da, 12:30ean Panierreko zubitik. Helburua da ahalik eta zubi gehien betetzea «eta denen artean indarrak batzea».