
Udazkeneko matrikulazioa arrakastatsua izan ondoren, negukoa eta udaberrikoa jarri dira martxan. Hilaren 30a da izena emateko azken eguna.

Proposamena 31 milioi eurokoa da, eta udal gobernuak bost ildoren baitan eraiki du: berdintasuna eta gizarte politikak; mugikortasuna eta ingurumena; etxebizitza; hirigintza eta ingurumena; eta komunitatea.

Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez salatu dute "indarkeria matxistaren izaera estrukturala", eta "konpromiso irmoa" azaldu dute "emakumeen aurkako bortizkeriarik gabeko gizarte baten aldeko lanean jarraitzeko".

Zaintzaren gaineko gogoeta sustatu nahi du Ni zaindu, zu zaindu ikastaroak. Kontxi Lopezek (Errenteria, 1965) gidatzen du, han eta hemen. Pasaian, etzidamu abiatuko da mintegia, eta ekainera bitarte iraungo du. Emakumeen Jabekuntza Eskolak antolatu du, eta ez kasualitatez.

Clara Wolfram prestatzaileak gidatuko du aurkezpena, Antxoko kultur etxean, 17:30etik aurrera