
Paperetik zinemara egin zuten salto oiartzuarraren marrazkiek ‘Nur eta herensugearen tenplua’ filmean. Orain, lehenengoz, animazio zuzendari gisa aritu da ‘Lur eta Amets’-en.

Gaur bertan estreinatuko du Lotura Films ekoizleak ‘Lur eta Amets’ filma. Euskal Herriko hainbat arotan saltoka ariko da bikote protagonista, antzinarotik ia orainaldira.