
Inauteriak izan ziren pandemia aurretik ospatutako azken jaiak. Urtebetera, ez da ospakizunik izango, pandemiaren hirugarren olatu betean. Inauterietako pertsonaiek baina, ez dute hutsik egin, eta erronka bota diete errenteriarrei.

Iaz bezala, Oilarqueen, Asteme eta Katuko agertu ziren udaletxeko balkoian. Aurtengo Inauterietako gaia filmak izango dira.

Asteme, Katuko eta Oilarqueenek atzo bukatu zuten erronka.