
Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 40. ekitaldia asteburuan bukatuko da, 'Save The Temazo' eta 'Ave, Osos!' lanekin. Antxo eta Donibanen emango dituzte.

Igandeko ikuskizunetarako sarrerak dagoeneko agortu dira. Antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute oraindik eskura daitezkeela besteetarako gonbidapenak eta "kultura segurua dela".