
Bixi-Bixi Elkartearen ekimenez abiarazitako 'Gora herriak' egitasmoak elkartasun besarkada helaraziko die aurten kurduei. Bi asteko egitaraua prestatu dute.

'Gora herriak' iniziatibak aurrera darrai. Dantza kurduak ikasteko saioa egingo dute gaur arratsaldean, eta beste bost ekintza hilaren 12ra arte.