
18 kilometro luzez maldan gora eta behera ibili diren lasterkari asko harrapatu ditu HITZAren kamerak.

Mattin Odriozola oiartzuarra podiumeko bigarren koskara igo da, eta Sergio Oliveirak bete du hirugarrena. Emakumezkoetan, Etxebesteren atzetik, Maria del Prieto eta Ainhoa Arruti sailkatu dira.

Maris Sirmais zuzendari letoniar ospetsuaren tailerra jasoko dute asteburuan abesbatzako kideek. Europako Sari Nagusia hiru aldiz irabazi duen munduko abesbatza bakarra den Kamer Korisen sortzailea da.

Landarbasoko Dizdizka abesbatzak Aragoin (Espainia) egingo dituzten jardunaldietako lehen kontzertua eskainiko du.

Austriako Spittal an der Drauko lehiaketan parte hartuko du Landarbaso abesbatzak, mundu osoko taldeekin lehiatzeko.

Euskal Musikaren Astea hilaren 17tik 25era ospatuko da, 13 emanaldirekin. Aurtengoa, gainera, ez da nolanahiko Musikaste izango, bere antolatzaile den Eresbil Fundazioak 50 urte bete baititu.

Herrira iristean harrera beroa egin diete lagun, senide eta herrikideek. "Ez dugu hau berehalakoan ahaztuko. Maite zaituztegu!".

Errenteriar abesbatzak Grand Prix sari nagusia, lau garaikur eta hiru urrezko domina ekarriko ditu etxera. Orain, turismoaz gozatzera.

Bihartik igandera bitarte talde txikietan, talde handietan eta bakarka ariko dira lanean opera abeslari ospetsuarekin.

Bi urtez eten ondoren, indarrez itzuli da Landarbaso Trail. Eguraldia lagun, jendetza bildu zen mendi lasterketako bigarren edizioaz gozatzeko.

Landarbaso eta Kontari abesbatzek Imanol Lartzabal abeslariaren errepertorioan oinarritutako kontzertua emango dute.

Aukera handiak zituzten irabazteko behin haraino iritsita, eta lortu dute. Lehen aldia da Europako abesbatza bat heltzen dela lehiaketa handi horretara, eta Landarbasok saria ekarriko du etxera.

Hirugarren ediziorako dena prest dute antolatzaileek. Maiatzaren 7an izango da lasterketa.

Abesbatza oiartzuarra kantuan ariko da larunbatean, 20:00etan, Madalenaren basilikan. Emanaldi horrek abesbatzaren 2022-2023 denboraldia irekiko du.

Maialen Dorronsorok gidatuta, gaur izango da errenteriarrak telebistan ikusteko aukera. 22:00etan hasiko da saioa.

Ametsen bidea musikala egin zuten atzo 130 neska-mutilek Landarbaso abesbatzaren Kontari egitasmo barruan.

Karuizawa Choral Festival jaialdira gonbidatu dute, eta horren harira, bira egingo du Japonian abuztuaren 20tik 30era bitartean.

Igandean egin zuten Landarbaso abesbatzak, Kontari gazteen abesbatzak, eta Verdini Dantza taldeak elkarlanean sortutako ikuskizunaren emanaldia.

Mende laurdena bete du aurten Landarbaso abesbatzak. Emanaldi eta proiektu sorta antolatu ditu horren harira, baina biharkoa, «ekitaldi instituzional garrantzitsuena» izango da.

Musika banda, Landarbaso abesbatza eta Buruhandie eta Erraldoien konpartsa batera arituko dira San Inazio eguneko kontzertuan.