



Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, bihar dute herriko langabeek eurei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna. Urtarriletik martxora izango dira, eta eskolak doan izango dira langabeentzat. Interesa dutenek udal euskaltegian (Mig...

Errenteria-Oreretako langabeek euskara ikasteko aukera aparta daukate herriko euskaltegietan. Izan ere, Oreretako Langabeen Batzarraren proposamena aintzat hartu du udalak, eta urtarrila eta martxora bitartean ikastaro trinko bat eskainiko du dohainik langabeentzat. Izena emateko epea abenduaren 14an bukatuko da eta udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian egin ahal izango da. Langabeek zenbait baldintza bete beharko dituzte ikastaroa doan jasotzeko: Errenteria-Oreretan erroldatuta egotea, langabeak direla frogatzen duen Lanbideren egiaztagiria, eta asistentzia konpromisoa. Gutxienez, eskolen %85etara joan beharko da, eta ez dute onartuko arrazoitu gabeko bajarik. Horietako baldintzaren bat urratuz gero, doan jasotzeko aukera galduko dute. Bestetik, hamar laguneko taldea osatu beharko da eskolak aurrera ateratzeko, eta ikasle guztiek euskara maila berdintsua eduki beharko dute. Euskara ikasle langabeak Langabeen batzordearen proposamenetik abiatuta, udalak udazkenerako ere martxan jarri zuen langabeentzako euskara ikastaroa, baina Irune Balentziagak Kultura zinegotziak azaldu duenez, ezin izan diete dohainik eskaini, ordenantza fiskalek oztopatzen zizkielako. Hala ere, hainbat aldaketa egitea lortu dute, eta ikastaro horietan parte hartu duten gehienei ordaindutakoaren %100 bueltatu zaiela gaineratu du. Urtarrileko ikastarorako ez dira ordenantzak oztopo izango, eta baldintzak betez gero, ikastaroak doakoak izango dira. Ane Arretxe udal euskaltegiko arduradunak jakinarazi duenez, hamahiru ikasle ari dira parte hartzen eskola horietan, eta abenduaren 20an bukatuko dituzte. Idoia [...]

Astelehenero bezala, gaur ere eguerdiko hamabietan elkartuko dira Oreretako Langabeen Asanblada, Herriko Plazan, eta herriko langabe guztiak deitu dituzte elkarretaratzean parte hartzera. Horrekin batera, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena eta Kut...

Jokin Etxeberriak Oreretako Langabeen Asanblean parte hartu du gaur eguerdian. Herrian dagoen langabe kopurua kontuan hartuta zerbait antolatzeko garaia bazela adierazi du. Hala eta guztiz ere, “triste” geratu da jendearen erantzunarekin, “4.000 langabe egonda, 40 bildu garelako”. Aurrera begira, “langabeen erantzunak zabalagoa” izan behar duela iritzi dio.

Oarsoaldea Garapen Agentziak 400 eta 500 ordu bitarteko lau ikastaro antolatu ditu. Teoria eta praktika uztartuko dituzte ikasleek.

Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak astelehenetik ostiralera pasatu du berriro batzarraren eguna, eta horrenbestez, bihar izango da, 19:00etan, Herriko Plazan. Eskualdeko langabe guztiak animatu dituzte batzar irekira joateko. Berriro gogorarazi dute langi...

Hilaren 29rako deituta dagoen greba orokorra prestatzeko, hainbat ekimen antolatu ditu Oreretako Langabeen Batzarrak. Lehenengoa, atzo 20:30ean hasi eta gaur arratsaldera arte egiten ari diren kanpaldia da. “Egoera jasanezina” dela salatu d...

Astelehenero elkarretaratzeak egiten dabiltza herriko langabeak, baina gaurkoan dekalogoa ere aurkeztu dute. 11 puntu ditu, eta hala nola, lanpostu duina izateko eskubidea eta langabezia ordainsari mugagabea aldarrikatu dute. Eusko Jaurlaritzari enpleg...

Langabeak manifestazioa egitekoak ziren, larunbatean, Bilbon, eta hilaren 25era atzeratzea erabaki dute eguraldiarengatik. Oreretako Langabeen Plataforma ere parte hartzekoa zen. Manifestaziora joango dira berretsi dute, eta horrez gain, astelehenero u...

Pasa den astean egin bezala, Oreretako Langabeen Batzarra antolatu dute gaurko Herriko Plazan, eta oraintxe egiten ari dira. Besteak beste, dekalogo bat aurkeztu dute, eta eskualdeko beste herrietan ere batzarrak egitearen beharra nabarmendu dute.