
18 kilometro luzez maldan gora eta behera ibili diren lasterkari asko harrapatu ditu HITZAren kamerak.

Eguraldi kaskarra eta lokatza lagun, lesakarra eta oiartzuarra izan dira lehenak iristen Uztapide plazako helmugara.

Ander Iñarra Olaziregi lezoarra gizonetan eta Larraitz Etxebeste Lizaso oiartzuarra emakumetan, izan dira Landarbaso Trail lasterketaren irabazleak. Atzo egin zuten Listorreta abiapuntu eta helmuga dituen lasterketaren hirugarren ekitaldia. Lezoarrak 1:22:14ko denboran egin zuen 18 kilometroko ibilbidea, oiartzuarrak, berriz, 1:44:01eko denboran osatu zuen bidea.