
Sare Herritarrak, larri gaixo dauden euskal presoek bizi duten egoera ekarri du gogora, eta gaur egungo egoeran inoiz baino presazkoagoa dela horiek etxeratzea esan du.

Sarek dinamika abiatu du larri gaixo dauden presoen egoera gizarteratzeko. Azaroaren 15ean helduko da Errenteria-Oreretara, Mikel Arrietaren aldeko sarea osatzeko.

Frantziako Justiziak gaur aztertu du Oier Gomez euskal presoari zigorra eteteko eskaera eta astelehenean, hilak 24, emango du erantzuna.

Udalbatzak, ohiko osoko bilkura egingo du bihar 16:00etan. Gogorza eta Arrieta euskal presoen gaineko mozioa eta Duintasunaren beste bat aztertuko ditu.

Bi oreretarren askatasuna eskatuko duen manifestazioa 18:00etan abiatuko da Herriko plazatik hilaren 30ean Sare Herritarrak deituta.

Aitzol Gogorza larri gaixo den preso oreretarra gose greban da pasa den ostegunetik.