
Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko monumentu megalitikoak ezagutzeko sei ibilbide proposatu ditu, arbasoen historia esploratzeko. Aiako Harria Parke Naturalean eta Lau Haizeta Parkean barrena dira.

Añarbeko Baso Erreserba, Aizpitarteko kobazuloak, Lau Haizeta Parkea eta Aldura, Pertxel eta Igantziko bazterrak ezagutu ahal izango dira.