
Emakumeek ETE Ligako azken bandera irabazi zuten larunbatean, eta igoerako play-offetara eta Kontxara begira jarri dira. Gizonek sasoiko azken estropadak eta Kontxa dituzte jomugan.

'Libia' hamargarren izan da asteburuan jokatutako bi estropadetan, hortaz, koska bat gora egin du lehen bi jardunaldiekin alderatuta. Hala ere, salbazioa puntu batera aldendu zaie.