
Ipuin Kapsula iniziatibaren barne astean bitan ipuin kontaketa saio bat igoko da liburutegiko YouTube kanalera zein udal webgunera, 18:00etatik aurrera. Lehena hilaren 7an izango da.

6-16 urte bitarteko lezoarrek har dezakete parte lehiaketan. Lanak azaroaren 20a arte aurkeztu ahal izango dira Lezoko Udal liburutegian.