
Bertan bizi zirenek euren ondasun guztiak atera ondoren, Lobato Etxea eraisten hasi dira. Gaur bertan dira bukatzekoak lanak.

Despliege zabala egin du Ertzaintzak 08:45 aldera Lobato etxe okupatuaren inguruan. Bertan bizi direnak liskarrik gabe aterarazi dituzte.

Une honetan Ertzaintza Lobato ingurutik joan da eta segurtasun perimetroa ere kendu du. Momentuz, beraz, ez dute eraikina hustu.

Etxebizitzak eraikitzeko proiektua hurbilago da ALtzate eremuan. Hainbat eragilek, herriarentzat parkea aldarrikatzen ari dira bertan, Altzate Bizirik plataforman bilduta. «Herriguneko azken berdegunea» babestera deitu dute, baita Lobato okupatutako etxea ere.

Altzateko eraikuntza egitasmoari lotuta, Lobato Etxea eraisteko arriskua dagoela salatu dute. 22 urte dira etxea okupatu zutenetik.