
Los Xey talde mitikoari aitortza egingo diote, eta omenaldi horren erantzule Golden Apple Quartet eta EMKE Errenteriako Musika Banda izango dira

'Los Xey, una historia de película' izeneko dokumentala proiektatuko dute bihar Niessenen. 1961n sortutako talde donostiar ezagun honen ibilbidea jaso du Eneko Olasagastik.

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian izango da Golden Apple Quartet taldearekin batera Golden Apple Xey ikuskizunarekin. Txiki utziko dute antzokia, hori jakina da dagoeneko, sarrera guztiak agortu baitira. Emanaldia, gainera, EITB-k grabatuko du.