
Bourg D’Oissansen bukaera zuen 1966ko Tourreko etapan lehena helmugaratu zen Luis Otaño errenteriarra. 50 urte bete dira, eta aitortza egiteko txirrindulari handiaren ibilbidea bildu dute.

Ostiraleko papereko edizioan bi orriko elkarrizketa argitaratuko du HITZA-k.

1966ko uztailaren 6an, Tourraren 15. etapan gailendu zen Otaño Fagorrekin, Bourg d' Oissans helmuga zuen 203 kilometroko lasterketan, 120 kilometro ihesita egin ostean.