
Konfinamenduak iraun bitartean haurrek liburuez goza dezaten, Lur Kortaren ipuin kontaketa saio bat igoko da astean behin, udal liburutegiko Youtube kontura eta udalaren webgunera.

Datorren astelehenean ipuin kontaketa saioa egingo dute Manuel Lekuona bibliotekan, haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko.

Lur Korta ipuin kontalariak eskainiko ditu lau saioak, maiatzaren lehen astelehenetik ostiralera. 17:30ean hasiko dira guztiak.