
Bost aldiz txapeldun Inko Mujika izan zuen aurkari finalean Bienzobasek. Bi ordu eta erdiko lehiaren ondoren, txapela jantzi zuen. Bestalde, Iñigo Perez izan zen marka hoberena egin zuen errenteriarra.

Errenteriako IX Tenis Opena Ereintza Maddalen Saria jokatzen ari dira egun hauetan Beraungo erabilera anitzetarako pistan Ereintza Eskubaloiak antolatuta eta Errenteriako Udaleko Kirol azpisailak eta ATGren Gipuzkoako Tenisaren Zaleak lagunduta.