
Bigarren eguna dute gaur madalenek eta gaueko parrandak ajeren bat baino gehiago utziko bazuen ere, goiz goizetik beteta eta jai giroan izan dira kaleak.

Errenteriaren tamainan, handia izan da Erein Kultur Elkarteak antolatu duen Erraldoi eta buruhandien topaketa. Xanti eta Maialen izan dira bertan eta ahiekin batera, dultzaineroak, txistulariak, Kataluniatik heldutako Colla Gegantera Maials konpartsa, Lezo, Pasaia, Añorga, Artika (Nafarroa), Arai (Gazteiz), Pontika eta Galtzarabordako erraldoiak.