[Galeria] Bigarrenerako prest
Bigarren eguna dute gaur madalenek eta gaueko parrandak ajeren bat baino gehiago utziko bazuen ere, goiz goizetik beteta eta jai giroan izan dira kaleak.
Bigarren eguna dute gaur madalenek eta gaueko parrandak ajeren bat baino gehiago utziko bazuen ere, goiz goizetik beteta eta jai giroan izan dira kaleak. Prozesioa, herri kirolak Zumardian, EMKE Bandaren madalenetako kontzertua eta Xanti eta Maialenek osatu dute eguerdira bitarteko egitaraua. Su Ta Gar taldeak kontzertu bikaina eman zuen atzo, 30 urte geroago taldeak erakutsi du erritmo berak egiteko gaitasuna lepo zegon agertokian. Publikoaran eskaerari jarraikiz, bitan itzuli ziren agertokira bisak egitera eibartarrak. Publikoa gustura oso, kontzertua paregabea izan zelako.
Txikienek egun handia dute gaurkoa, danbor festa erraldoia egingo dute beste urtebetez 18:00etan Alabergatik abiatuta. Jose Antonio Zuloaga Pilota Oroitaldia ordu berean hasiko, Agustina Otaola udal pilotalekuan. Musika eskaintzari dagokionean, La Basu eta Pipermint Quartet. Mugimendu feministak berriz, kaleak hartuko ditu, kaleak, gaak, jaiak eta espaizo guztiak, denak salbuespenik gabe emakumeenak direla aldarrikatzeko. 13:00etan izango da hori eta Linon amaituko da akelarrea eta sorpresarekin.