
Zuzenean ikusteko aukera izango da asteburuan, izan ere, igandean Mahaiko Teniseko Kluben Euskadiko Kopa jokatuko da bigarrenez Galtzaraborda kiroldegian.

Udalak hondatuta zegoen ping-pong mahai bat berritu, beste bat erosi, eta 'Footcab' modalitaterako beste bi instalatu ditu.

Beraun-Errenteria Marpex Kluba 2012an sortu zen, eta egun 40 bazkide ditu 8 eta 75 urte bitartekoak. Entrenamenduak, Cristobal Gamon ikastetxeko gimnasioan egiten dituzte.

Euskal Ligako Lehenengo eta Bigarren Mailako taldeek Euskal Ligako Ohorezko Maila eta Lehen Mailara igoera lortzeko partidak jokatuko dituzte.