
Lau barrutietako adinekoen ongizatea bermatzeko zerbitzu berriak sortzen ari dira Pasaian. Besteak beste, aurki Antxon adinekoen eguneko arreta zentro berria izango da.

Atzo elkarrizketa mahai bat egin zen Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan, gai hori ardatz. Bertan Maitane Irurieta udaleko gizarte langileak hartu zuen parte, eta Pasaiako egoera azaldu zuen.