
Hitzaldiak, topaketak, ipuin kontalariak... askotariko egitaraua atondu du Pasaiako Udalak

Matulutulu (Afrikako ipuinak) kontatuko du Frankok 18:15ean hasita.

Maite Franko ipuin kontalariak lau barrutietako liburutegietan egingo ditu saioak. Egitasmoa 4 urtetik gorako haurrei begirakoa da.

Gaur arratsaldean ipuin kontaketa saioa egingo dute, eta larunbatera arte hainbat jarduera prestatu dituzte, gauza berriak ezagutzeko aukera emanez.