
Hibaika Eguna antolatu du lehenengoz arraun elkarteak; oinarrizko kategorietako arraunlariei aitortza egin nahi die, baita Oiartzun Ibaitik jauzi egin eta herriko kaleak hartu ere, "garena herriarekin batera ospatzeko".

Kontxako lehia urruti badute ere, hitzordu garrantzitsu horretan parte hartzeko, eta gozatzeko aukera izango du Hibaikako gizonen traineruak.

Marea beltza aurreko igandean bezala Herriko Plazan elkartuko da 08:30ean elkarrekin Donostiara joateko Hibaikako emakumeak animatzera.

Hibaikako zaleek Marea beltza egingo dute igandean emakumeen eskifaia animatzera joateko Donostiara. Zita 08:30ean egin dute Herriko plazan.