
Euskal Herriko 49. Dantza Txapelketaren irabazle izan dira Maren Galvez Garmendia eta Gorka Granado Terrones. Haien bigarrena da. Arantza batzuk kentzeko aukera izan dute.

Larunbatean Seguran jokatutako Euskal Herriko 49. Dantza Txapelketan, 2021ean bezala, Galvez eta Granado onenak.

Maren Galvezek, Gorka Granado sopelarrarekin batera, Dantza Solteko Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuen hilaren 16an. 24 urte lehenago Iraultza Garmendia amak irabazitakoa berdindu du.