
Bi erakundeek urte osoan zehar ingurumenaren zaintza, hondakinen prebentzioa eta gizartearen sentsibilizazioa ardatz duten jarduerak gauzatu dituzte.

Materrek urtea agurtuko du larunbatean, bi jarduerekin. 11:00etatik 13:00etara itsas hondakinen bilketa egingo da Alabortza senadian. Ondoren, 16:00etatik 17:30era, nabigazioa egingo da Mater ontzian.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, hilaren 26an, 11:00etan, itsas hondakinen bilketak egingo dira aldi berean Gipuzkoako sei udalerritan, tartean, Pasaian eta Hondarribian.

Larunbatean Jaizkibelgo kostaldea ikertuko da, eta igandean, zortzi orduko itsas zeharkaldi bat egingo da Kantauri itsasoko biodibertsitatea eta zetazeoak ikuskatzeko.

Ostegunean lonja bisitatuko dute; larunbatean Jaizkibelgo itsaslabarrak bisitatuko dituzte Mater ontzian; eta igandean itsas hondakinak arrantzatuko dituzte Mater ontzian.