
Papineko Gazteriak eta Antxoko Topaguneak egun osoko programazioa ondu dute, elkarlanean. Txistorra eta taloak, babarrun jana, kontzertu akustikoa eta elektrotxaranga, larunbateko menua.

Gazte taldeak Larunbat Gorrirako (hilak 10) programatu ditu inauterien bueltako jarduerak. Karropoteoa, argazki erraldoia eta aurkezpena, afari herrikoia eta elektrotxaranga bat dira proposamenak.