
Berdintasun Mahaiak 2025eko urtarrilaren 24an auzolanean margotu zuen eskorgarien omenezko murala. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek "irmoki eta aho batez" salatu dute erasoa.

Beltran errenteriarra zen. Haren senarrak hil zuen 1948an, Donostian, itsasora botata.

#Kuirartxibobizia Orereta-Errenteriako LGTBI+ Memoria atontzen: Betirako dantzan gure lumatzan argitalpenak argia ikusi du. atzo aurkeztu zuten Badalaben, Uxue Diaz Guiral, Maite Azabal Gallego, Ane Fernandez Trigo eta Aitor Narbarte Alvarez ikerlari gazte oreretarrek.

Jardunaldiak antolatu dituzte hilaren 21etik 28ra. Horien barruan, Clara Rangel, estatistika ofizialak egiten direnetik indarkeria matxistak Errenterian hildako emakume bakarraren izena gehituko diote kale izendegiari.

Vicente Vadilloren gaineko ‘Francis’ liburua atzo aurkeztu zuen Susperregik. Haren erailketaren gaineko informazioaz gain, haren bizi ibilbidea jaso du errenteriarrak, testigantza mordoa bilduta.

1936ko Gerraren ondoren, oiartzuarrek arto-irina lortu ahal izateko Nafarroara jo behar zuten. Ipuin ilustratua egin dute horrekin.

'Biktimen Legea urratzen" duela eta, mehatxu egin dio Oiartzungo Udalari, "ETAko biktimak eta kideak berdintzen" dituelako.

Maria Josefa Sansberro Etxeberria oiartzuarra deportatu egin zuten, soldadu alemaniarren kontrako erresistentzian parte hartzeagatik. Bihar 77 urte beteko dira hil zela; jaioterrian omenduko dute.

Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi oroitzeko eguna izendatu zuten Irailaren 27a, Gudari Eguna. Gaur gogora ekarri dituzte, eta haiekin batera, Bixente Perurena Telletxea Peru, Pablo Gude Pego Antxon, Rafa Etxebeste Garmendia, Mikel Arrastia Agirre, Felix Bikuña Arostegi Arrantzale eta Egoitz Gurrutxaga Gogorza.

Bi urte bete ditu Emakumeen Etxeak. Urteetako ametsa, 2019ko martxoaren 23an bihurtu zuten errealitate, eta emakumeen topagune bilakatu zen, konplizitate eta babesgune, hausnarketa espazio. Ibilbide laburra baino oparoa izaten ari den zalantzarik ez da, eta horren erakusle, gaur aurkeztu duten Emakumeen Etxearen lehenengo memoria.

Azaroaren 10a Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Eguna da, eta Errenteria-Oreretako talde sozialistak omenaldia egin zuen igandean Fanderiako Bakearen Parkean dagoen monolitoan.

Esteban Muruetagoienaren kasua hizpide izango dute solasaldi batean. Bihar torturari buruz arituko dira, eta etzi medikua zenari aitortza egingo diote.

Emakume raketisten inguruko erakusketak izango dira ikusgai lau barrutietan

Trenari buruzko azalpenak emango dituzte; Zaldingo pilotasoroa berreskuratuko dute ere

Borroka feministak Errenteria-Oreretan izan duen historia aztertzen hasi dira, eta hiru asteburu gehiago iraungo du