
Emaitza bikainak EPLE eta Batzokiko pilota elkartearentzat: jokoan ziren lau igoeretatik hiru lortu dituzte. Iker Urmenetak eta Mikel Arangurenek Eskuz Binakako Ohorezko Mailara eraman dute EPLE.

Pilotaren Txokoa Torneoko finalean berriz, txapela lortu zuen larunbatean EPLEko Mikel Aranguren pilotariak Senior Mailan Xabi Sancho usurbildarrarekin bikotea osatuta.