
Astelehenetik atzo gauera arte, 268 eskaera jaso ditu udalak, eta datorren astean hasiko da ordainketak egiten. Diru laguntza hori eskatzeko epea zabalik jarraitzen du.

Tokiko jarduera ekonomikoei begirako diru laguntzak astelehenetik aurrera eskatu ahalko dituzte mikroenpresek eta norberaren konturako langileek, nekazaritza sektorekoak barne. Eskaerak telematikoki edo telefonoz, 010 zenbakira deituta egin daitezke.

Talka eta Suspertze plana aurkeztu du gaur Errenteriako Udalak alderdi politiko guztiek adostuta. Etxeetaraino sartuko da herritarrek dituzten beharrei erantzuteko, eta tokiko ekonomia sarea ere aintzat hartu du. Guztira, hiru miloi euroko aurrekontua du plan horrek.