
Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute Maria Pilar Berrio Jimenezen hilketa salatzeko. Indarkeria matxista lehen planora eramateko eskatu dute.

Gizon batek koinata zuen emakumea Nafarroako errepide batean labankadaz hil eta ihes egin du. 43 urte zituen Maria Pilar Berrio Jimenezek.