
Lan bikaina egin du ontziak liga guztian zehar; kategoria bereko neskak ere bikain ibili dira Gipuzkoako Batel Ligan, atzoko txapelketan baina, ez zuten ginga jartzerik lortu.

Urumea ibaian jokatu zuten atzo Gipuzkoako arraun klubek herrialdeko batel txapelketaren zortzigarren jardunaldia, eta errenteriarrek maila bikaina erakutsi zuten Gazte Mailako Emakume zein Gizonen ontzietan.