
Emakumeen Mundu Martxari begira jarrita daude dagoeneko oiartzuarrak. Udaletxean elkartu ziren atzo karabana eskualdera etortzen denerako prestatzen.

Oiartzungo Feministek "modu aktiboan" parte hartu nahi dute Emakumeen Mundu Martxan eta horretarako gaur udaletxeko areto nagusian elkartuko dira, 19:00etatik aurrera. Oiartzuarrei dei egin diete antolaketan parte hartzera. Oarsoaldetik irailaren bukaeran pasatuko da.