
Europako ibai festibal garrantzitsuenaren ohorezko gonbidatu da Pasaiako Itsas Kultur Faktoria, Frantziako Orleans herrian. Igandera arte izango dira han.

Festival de Loire jaialdiaren 11. edizioan gonbidatu berezi izango da faktoria. Bale txalupa baten erreplika eramango dute, besteak beste.