
Vicente Vadillo Santamaria 'Francis' gogoan izan dute gaur eskaini dioten omenaldiarekin. Ortzadar bandera herri sarrerako mastan igo, eta omenaldia egin diote Iztieta auzoan hura gogoratzeko dagoen oroigarri ondoan.

Francisaldia zikloaren barruan transmaribibollo kalejira eta ortzadar banderaren igoera egin dituzte gaur goizean. Horrez gain, Francisen figura ere oroitu dute. Gaur 44 urte bete dira bere erailketatik.