
Ortzadarraren koloreekin margotu dute beste behin San Pedroko Arraunlari kaleko zebrabidea. Pasaiako LGTBIQ+ mugimenduaren arabera, "aniztasuna, berdintasuna eta errespetua ospatzeko" eguna izan da gaurkoa.

Trintxerpen egin berri duten bezalaxe, Ingeniero Markina kaleko zebrabidea ortzadarraren koloreekin margotu berri dute barrutiko herritarrek.

Trintxerpeko eragileek eta LGTBIQ+ mugimenduko kideek margotu dute, auzolanean. Gainontzeko barrutietan ere ekintza berbera errepikatuko dute aurki.