
Hitzaldia egin dute auzo elkarteek eta Duintasunak auziaren gainean Ekialdebuseko Langileen Batzordeko presidentearekin. Moldatutako proiektuarekin «murrizketak» ezarri dituztela salatu du hark.

Auzo elkarteek, erretiratuen elkarteek eta Duintasuna Pentsiodunen elkarteak antolatu dute hitzaldia. Etzi izango da, Beraungo erretiratuen elkartean, 18:00etan.

OR07 linea izango denaren ibilbidea kontsultatuta, Errenteria-Oreretari dagozkion bi geltoki baino ez dira azaltzen: Diputazio Plazakoa da bata, eta Kaputxinoak biribilgunekoa, bestea. Aldundiak dio, akats bat izan dela tartean, eta Beraunen geltokia aurreikusia dagoela.