
42 langile arduratuko dira madalenetan herriko kaleak garbi mantentzeaz, eta gaur hasiko dute beren jarduna txupinazoarekin. Udalak, gainera, totemak eta igluak jarri ditu herritarren eskura.

Ostalarien elkarteak, Errenteriako udalarekin elkarlanean, sentsibilizazio kanpaina bat bultzatu du jaietan edalontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzeko.