
Biharko lanuzte orokorrak eta mobilizazioak daude deituta Gazako herriari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzeko. Hori dela eta, alkateordetzak astebetez atzeratuko dira.

Pasaiako Udal Gobernuak jakinarazi du ez dutela jai egunik egingo, eta lau alkateordeek aurrez aurreko ohiko arreta zerbitzua eskainiko dute, 18:00etatik 19:30era.