
Saltsa guztietan ibilitakoa da Alvarez de Arcaya, baita hainbat borrokatan ere. Mugikortasun zailtasunak izan arren, Trintxerpeko sare aktiboaren parte garrantzitsu izaten jarraitzen du, eta herriak aitortza egin nahi izan dio.

Bederatzi urte dira badiako uretatik jauzia egin zutela Trintxerpeko kale eta plazetara Korkoiburuek. Jaien atarian haiekin bildu da HITZA.

Trintxerpetarrak festen zurrunbiloan sartuko dira ostiral honetan. Karmenetarako dena prest du jai batzordeak.

Ostiralean abiatuko diren karmenen harira, bertakoentzako bi aparkaleku zabalduko ditu udalak: Rodolforen orube zaharrean eta Hospitalillon.

Igandean Erraldoien Agurra ekitaldia egingo dute Donibanen, lehenengoz. Barruti bakoitzak bere erraldoia izango du igandetik aurrera.

Aurten bai, morez jantziko dute sanpedrotarrek barrutia. Gogotsu daude, atsedenerako egun bat besterik ez baitu prestatu duten jai batzordeak.

Barrutietako jaiak heltzear, zenbait informazio txartel sortu dituzte udal arduradunek, prebentzioaren eta biktimen babesaren alde.

Biharko 00:00etatik 3:00etara zabalduko dute postua, skate parkaren ondoan.

Eguraldia lagun, ur puzgarriekin gozatua hartu ahal izan dute San Pedroko familiek. Arratsaldean Javi DJ-ak girotutako bingoa izango dute, plazan.

Pasaiako alkateak gogorarazi du herriko jaiak ospatzeko egunak iritsi diren arren, aurten bertan behera geratu direla eta ez dela "ospakizunetarako unea".