
Izena ematen dutenen artean zozketa egingo du udalak, tokiak esleitzeko. Matrikula egiteko epea zabalik izango da hilaren 16ra arte.

Inskripzioak gaurtik hasita maiatzaren 5era arte egin ahal izango dituzte udalerriko gazteek. Udalekuak uztailaren 1etik 30era izango dira.

Pasaiako osasun datuak aztertu ondoren, udal gobernuak erabaki du egunean zeharreko udalekuak berrezartzeko baldintzak badirela. Hilaren 23tik aurrera berrasiko dira.

Pasaiako Udalak jakinarazi duenez aurten ezingo dira egin udaleku irekiak. Izena eman dutenei matrikularengatik ordaindutakoa itzuliko zaie osotasunean.

Inoiz baino eskaera gehiago jaso ditu udalak aurten, eta eskainitako 320 plazekin ez dela nahikoa ondorioztatu dute. Hortaz, esleipenik gabe geratu diren haurrak ere barne hartuko dituzte.

Astelehenean zabalduko dituzte izen emateak eta hilaren 26ra bitarte izango da horretarako aukera.

Bihartik aurrera eman ahalko dute izena uztaileko egitasmoan lan egin nahi dutenek. Epea maiatzaren 3an bukatuko da.

Gazteria zinegotzi Koldo Errondosorok ziurtatu du udalerriko familiek "maiz" eginiko eskaerari erantzungo diola adin-zabaltzeak.

Matrikulatze epea maiatzaren 13ra bitarte egongo da zabalik. 2012 eta 2017 urte bitartean jaiotako haurrek parte har dezakete.

4 urteko geletan dauden Pasaiako haurrek ere izena eman ahal izango dute, maiatzaren 12ra arte, uda honetarako antolatutako jardueretan.

Uztaileko udalekuetan lan egiteko izen emate kanpaina datorren aste hasieran -hilak 26- ireki eta maiatzaren 5a bitarte izango da zabalik.

Foru aldundiaren protokolo berriak aintzat hartuta, udalekuak bertan behera uzteko erabakia atzera bota du Pasaiako Udalak. Lehen deialdian izena eman zuten familiekin harremanetan jarri dira jada.