
Zazpi partida jokatu dituzte Txost pilota elkarteak antolatzen duen txapelketaren lehenengo astean. Lau asteazkenean jokatu dituzte; besteak, atzo.

Lau maila izango dira txapelketan: Lehenengo Maila (Gipuzkoako Txapelketa), herrikoia, emakumezkoak eta gaztetxoak. Partida guztiak Kontzejupean jokatuko dituzte, 09:30ean.