
Orotara 137 patinatzailek bukatu zuten atzoko Behobia-Donostia. Amale Mujika eta Narciso Diaz pasaitarrak, bertakoen artetik onenak.

Gaztea zela hasi zen patinatzen, baina hainbat urtez utzi zituen, eta 40 urterekin ekin zion berriro patinatzeari. Pasaitarrak onartu du irristatzeko gailuak ezinbestekoak direla bere egunerokoan, eta patinatzeko beharra duela.