
Ruizek Murtzia II espetxean bizi duen egoera salatzeko eta berari zein gainontzeko euskal presoei elkartasuna eta babesa helarazteko mobilizazioek ez dute etenik. Egunero egiten dute elkarretaratzea eta manifestazioa Zumarditik abiatuta eta Herri Erantzunak deituta 20:00etan, ostiraletan izan ezik, egun horretan 20:30ean egiten dute protesta leku beretik abiatuta.

Hogeita bost egun beteko ditu gaur gose greban Patxi Ruiz Txantreako euskal presoak Murtzia II espetxean. Sustengua erakutsi diote beste behin ere, bizi duen egoera salatu, baita gainontzeko euskal presoei elkartasuna erakutsi ere Errenteria-Oreretan hamarnaka lagunek.

Hogeita hirugarren eguna bete du gose greban Txantreako euskal presoak, Murtzia II espetxean funtzionarioen aldetik jasotako mehatxuak salatzeko.

Patxi Ruiz Txantreako euskal presoak hamazazpigarren eguna egin du gose greban gaur; lehenengo hamabietan, egarri greba ere egin du. Egunero ari dira Ruizi elkartasuna erakutsi eta Murtzia II espetxean bizi duen egoera salatzeko protesta egiten Errenteria-Oreretan.

Duela hamabi egun ekin zion gose eta egarri grebari Ruizek. Espetxean protestak egiten ari zen beste hainbat euskal presorekin batera COVID-19ak espetxeetan duen eraginaren aurrean neurriak har ditzaten eskatzeko. Horietako protesta bat amaitzean, hainbat funtzionario bere ziegara joan eta mehatxatu egin zuten

Azken hilabetean egunero elkarretaratu dira Patxi Ruiz gose greban zen euskal presoaren egoera zein gainontzeko euskal presoena salatu eta babesa helarazteko.

Patxi Ruizen borrokaldia babesteko, berriz ere kalean izan ziren atzo herritarrak. Gaurko mobilizazioa 20:30ean egingo dute, 20:00etan kartelada dagoelako.

Patxi Ruizi babesa Lezon atzo arratsean. Euskal preso nafarrak zortzi egun bete ditu gaur gose eta egarri greban Murtzia II espetxean.

Patxi Ruiz euskal presoaren borrokaldia babestuko dute gaur Lezon. 20:30ean elkarretaratzea egingo dute Saldisen, osasun segurtasun neurriekin.