
Manifestazio jendetsua egin dute gaur goizean herriko kaleetan barrena, Duintasuna elkarteak deituta, "gure eskubideak adinarekin iraungitzen ez direla aldarrikatzeko".

Pentsiodunek argi utzi dute borrokan jarraituko dutela "gure pentsioak eta belaunaldi berrienak bermatu arte". Larunbatean Bilbon antolatu den mobilizazioetan egongo dira, eta horretarako autobusak antolatu dituzte Gipuzkoatik.

Lau urte bete dira pentsiodunen eta jubilatuen mugimenduak kalea hartu zuenetik bizitza eta etorkizun duin bat aldarrikatzeko. Errenteria-Oreretan, urte batzuk lehenago bete zuten kalea pentsio eta zahartzaro duinen aldeko aldarriarekin.

Pentsioak Errebalorizatzeko Lege Proiektuarekin oso kritiko azaldu da pentsiodunen mugimendua, ez duelako bermatzen pentsio sistema publikoa, indarrean dauden murrizketak berresten dituelako, eta pentsio publikoen sistemaren pribatizazioa sustatzen duelako.

Udako oporraldiaren ondotik, berrartu dute kaleetako aldarrikapen dinamika Errenteria-Oreretako jubilatu eta pentsiodunek.

Ondokoa, atzo Errenteria-Oreretan bizikleta martxa abiatzeko unean jasotako irudiekin HITZA-k egindako bideoa da.

Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen kolektiboak urrats bat aurrera egin du bere protestetan eta hilaren 29an deituta dagoen manifestazioaren indargarri, bizikleta martxa antolatu du Gipuzkoan barrena.

Pentsio duinak, gutxienez 1.080 euro bermatzea eskatuko dute asteleheneko protestan, baina agerian jarriko dute KPIa eta pentsioen arteko deskonexioa, baita erretiroa hartu ahal izateko adina atzeratu izana ere.

Emakume pentsiodunen artetik, heren batek soilik du bere lan-bizitzari lotutako pentsioa; gainontzekoek alarguntza pentsioa jasotzen dute, eta bataz beste, gizonek jasotzen dutena baino %36 baxuagoa da.

Pentsio sistema publikoa babestera deitu dute; elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 12:00etan Herriko Plazan.

Ohikoa izaten den bezala, hilaren lehenengo astelehenean egingo dute kontzentrazioa.

Zahartzaro duinerako eskubidea aldarrikatuko du Duintasunak gaur enegarrenez. COVID-a9ak eragindako pandemian adinekoen zaintzan, eta zaintzan oro har, dauden gabeziak agerian gelditu dira.

Duintasuna kalera itzuli da gaur. Pandemiaren aurreko aldarrikapenak errepikatu dituzte, baina normaltasuna ez dela itzuli, edo ez ohikoa dela argi gelditu da.

Duintasunak berriro hartu ditu kaleak gaur; pentsio sistema publiko solidarioa, bidezkoa, eta belaunaldiartekoa galdegin dute ehunka pentsiodunek.

Asteartean izango da hitzaldia Duintasuna elkarteak antolatuta Niessen Kulturgunean 17:30ean.

Astelehenean, urriaren 1ean, itzuliko dira kalera pentsio duinak eta horiek kudeatzeko euskal sistema publikoa aldarrikatzera.

Pentsio duinak eskatu ditu, 1.080 eurotik gorakoak, "duintasunez bizitzeko", eta pentsio sistema propio baten alde egin du.