
Beste astelehen batez kalera aterako da jubilatu eta pentsiodunen mugimendua kalera. Inoizko babes handienarekin, izan ere, gazteek, sindikatuek, saltoki txikiek eta bestelako eragile sozialek bat egin dute kolektiboaren eskakizunekin eta bizitza duinaren alde.

Udako geldialdiaren ostean, kalera aterako da gaur berriz ere Duintasuna. Gutxieneko pentsio duinak babestera aterako dira kalera eta beraiekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak, pentsiodunak izan edo ez, arazoa orokorra delako, egungo jubilatu eta pentsiodunen arazoa gaurko gazteen arazo izango delako etorkizunean.

Hileko lehen astelehenero bezala, hilaren 6an kalera aterako da Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodunen elkartea.




http://www.youtube.com/watch?v=1pS-2Ag25Os&feature=youtu.be