

Euskararen Egunaren ekitaldien artean, Elixabete Perez Gazteluk hitzaldi bat emango du astelehenean, Koldo Mitxelena Elissalt hizkuntzalari errenteriarrari buruz: Goiko kaletik. Aurten 25 urte bete dira hil zela, urriaren 11n, hain zuzen. Hitzaldia 19:...

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta Euskara departamentuak antolatuta, Elixabete Perez Gazteluk gai horri buruzko hitzaldia emango du, 19:30ean, Xenpelar Etxean. Herritar guztiak animatu dituzte hitzaldi horretan parte hartzera.




Santiagotarrak Kirol Elkarteko lau piraguista lehiatuko dira gaur Liptovsky-Mikulas herrian (Eslobakia) egiten ari diren Gazte eta 23 urtez azpikoen Europako Slalom Txapelketan. Jokin Sanchez Gazte Mailan ariko da eta Ekhi Diez, Telmo Olazabal eta David Perez, 23z azpikoetan.


Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkateak, legegintzaldiaren lehenengo urteko errepasoa egin du, eta bihar kaleratuko du HITZAk elkarrizketa hori. Hona titularra: “Herritarrekin, herriarekin, eta herriarentzat ari gara lanean”.

Piraguismoko ur bizietako Espainiako selekzioa Pauen (Okzitania) da egunotan Londresko olinpiar jokoetan slalomean ariko diren kirolariak hautatzeko frogak egiten. Bratislavako Munduko Txapelketa hiru leku lortu zituen Espainiak: gizonen C1-ean eta K1-ean, eta nesken K1-ean. Lehen bietan plaza lortzeko lehian aritzeko Santiagotarrak arraun elkarteko ordezkariak Pauen daude, eta atzo lehiatu ziren. C1-ean Elosegi da faborito nagusia, bera baita estatuko rankinean lehena. Gainera bere aurkari nagusia Jon Erguin donostiarra min hartuta dago eta, Pauera joan bada ere, ez dago egoera onenean. David Perez irundarra ere lehiatu zen atzo, nahiz eta ezin den Londresera joan, gazteegia izanagatik. Goizeko finalerdietan Elosegi nagusitu zen, Perezen aurretik. Hirugarren Jordi Jomenjo katalana izan zen eta laugarren geratu zen Erguin, 8,59 segundura. Eta finalean Elosegik goizeko lehen postua berretsi zuen, hutsik gabe; Domenjo 7,26 segundura geratu zen (hiru akats egin zituen) eta Erguin 8,02ra (akats batekin). Finalean Perez irundarra izan zen azkena; ez zen goizean bezain ondo aritu eta ibilbideko bi ate ez zituen igaro. Elosegik Londreserako puntu asko lortu ditu, baina lehia ez da bukatu. Gaur, asteazkena, berriz jardungo dute. Crespo, bigarren postuan K1-eko proba ere atzo izan zen; bertan Joan Crespok parte hartu zuen. Pauera joan arte, Londresera joateko bidean bigarren zegoen Crespo, Samuel Hernanzen atzetik. [...]