
Errenteria-Oreretan egingo duen emanaldia Eztena Jaialdiaren barruan programatu dute. Kontzertua hilaren 12an izango da 22:00etan eta horrekin emango diote jaialdiari amaiera.

Maider Ronquete sopranoak eta Franco Cavalleri piano jotzaileak kontzertua eskainiko dute larunbatean Madalenaren basilikan. Bikote musikal gisa egingo duten lehen emanaldia da larunbateko kontzertua.