
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek intxaurrondo kimua eman diote ludotekari, landatu eta hil zirenak gogoan edukitzeko.

Pailazoen 'Bizi dantza' ikuskizuneko parte izan dira Oiartzungo dantza taldekoak. Ikuskizunak euskal dantzetan du oinarria.

Ugaldetxo Kultur Taldeak pailazoak ekarriko hilaren 28an, 22. aldiz; hilaren 20an salduko dituzte sarrerak

Pailazoek 'Tipi-tapa, Korrika!' emanaldia eskainiko dute Elorsoron. Sarrerak hilaren 21ean jarriko dituzte salgai, kiroldegian bertan.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak musikariek lagunduta ariko dira Niessenen, hilaren 18an, Ademgi elkarteak 'Musika ari du' ekitaldian.

Datorren larunbatean jarriko dituzte 1.500 sarrerak salgai, Elorsoro kiroldegian.

Urtero bezala, Ugaldetxo Kultur Taldeak pailazoak gonbidatu ditu. Hilaren 21ean taularatuko dute 'Ez gara jaitsiko!' ikuskizuna.

Hilaren 29an 'Urteak bete, abenturak bizi!’ ikuskizuna eskainiko dute Elorsoro kiroldegian. Bertako leihatilan salduko dituzte sarrerak.

Abaraxka ludotekan elkartuko dira bihar arratsaldean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek utzitako ernamuina non landatuko duten erabakitzeko.

Hildakoak gogorarazteko intxaurrondo ernamuina jaso zuen Abaraxka ludotekak. Hori non jarri nahi duten jakiteko, inkesta prestatu dute.

'Amaren intxaurrak' ikuskizunaren bigarren saioa ikusteko sarrerak salgai jarriko dituzte Elorsoro kiroldegiko leihatilan.

18:30eko saioa ikusteko sarrerak dira soberan geratu direnak. Datorren larunbatean jarriko dituzte salgai, 17:00etatik aurrera.

Datorren larunbatean jarriko dituzte salgai 'Amaren intxaurrak' emanaldia ikusteko sarrerak. Segurtasun neurrien berri eman dute.

Ugaldetxo Kultur Taldeak urtero antolatzen duen emanaldia hilaren 31n izango da. Bi saio egingo dituzte, eta sarrerak egun bakarrean saldu.

Ugaldetxo Kultur Taldeak antolatzen duen ekitaldia hilaren 26an izango da, Elorsoron. Toki berean salduko dituzte txartelak.

Ugaldetxo Kultur Taldeak pailazoak gonbidatuko ditu hilaren 27an, 'Musua' ikuskizun berriena eskaini dezaten