
Larunbatean Elkartasun Jaialdia antolatu du Zabala-Enea II gaztetxean gazte antolakundeak.

Orain Bizikletan kanpainarekin lotuta bi kontratazio berri egin dituela jakinarazi du udalak: 2016ko bizikleta planean jasotako plangintzaren berrikuspena da bat, eta bizikletarekin lotutako trafiko seinaleak hobetzeko azterlana, bestea. Udalak gainera, Bizikleta Hiriko Garraiobide Gisa Ezartzeko Udal Programa diseinatu eta garatu nahi du datozen hilabeteetan.